XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Irakaspide-Berrikuntzarako Lurralde-Buruzagitza.

- Ikastegien Lurralde-Buruzagitza.

Hogeitazazpigarren Atala.- 1. Honako egiteko hauek ditu Diruegitamu eta Hezkuntza-Arduralaritzaren Lurralde-Buruzagitzak: - Lurralde-Ordezkaritzan eta bere menpeko Tegietan, diruegitamu-arau guztiak erabiltzeaz arduratzea eta hori ikuskatzea.

- Ordezkaritzaren eta bere menpeko Tegien Diruegitamua gertatzeko, ikuskatzeko eta arta egiteko ihardun guztiak aurrera eramatea.

- Lurralde-Ordezkaritzaren menpeko Tegiei ekonomia eta diruegitamu-aldetikako aholkuak ematea.

- Sailaren Tegi eta idazguen ihardun eta eginkortasunarekiko goste-azterlanak egitea.

- Sailak Ordezkaritzaren Tegi eta Idazguetarako zehaztutako erakuntza-egitarau eta ekintzapideak bete daitezena ikuskatzea.

- Lurralde-Ordezkaritzaren idazgu eta atalen gauzazko eta gizakizko eskuarteak aztertu, horien egitamuketa egin eta antolatzea.

- Lurralde-Ordezkaritzaren idazgu eta atalen barne-eraentza eta behar bezalako iharduna ikuskatzea.

- Lurralde-Ordezkaritzaren izen onari eta kanpo-harremanei bideak egitea, Argipide-sailaren bitartez.

- Argipideei eta xehapen-biltegiari datxezkien zerbitzuen eraentza.

- Argipideen informatikazko erabilera eta erabilera honen garapena ikuskatzea, Ordezkaritzaren atal eta idazguetako lanari darizkion horretazko beharrak zehaztuz.

- Lurralde-Ordezkaritzaren atal eta idazguetako elebitasunezko arduralaritzaren arian-ariango garapena ikuskatzea.

2.- Diruegitamu eta Hezkuntza-Arduralaritzaren Lurralde-Buruzagitzak honako atal hauek izango ditu: - Ekonomia-eraentza. - Barne-Erakuntza eta Eraentza. - Argipide-Erabideak. - Orotariko Argipideak.

Hogeitazortzigarren Atala.- 1. Baliabideen Lurralde-Buruzagitzak honako egiteko hauek ditu: - Lurralde-Ordezkaritzaren menpeko Hezkuntza-Irakaskuntzaren alorreko lanarigoarekiko arduralaritza-ihardunak egitea.

- Lurralde-Ordezkaritzako eta honen menpeko Tegietako lanarigoa ikuskatzea eta horrekiko barne-jaurpidezko neurrien saloak egitea.

- Lansari-agiri eta ordainsarien Arduralaritza-Eraentza egitea.

- Lansari eta Lanarigoaren xehapen-txarteldegietako xehapenei eustea eta horiek unean-uneangotzea.

- Ikasketetara aukera-berdintasunez iritsi ahal izateko eta jarraian aipatzen direnei datxezkien ekintzapideekiko Arduralaritza-Eraentza egitea.